Adarbakarra / 2025

SINOPSIA

Zuloa izeneko bailara misteriotsu batean, soinujole eta ikerlari poeta batek, Adarbakarra berpiztuko dute publikoaren aurrean ager dadin. Zer konta dezake gutaz, inoizko izaki mitologiko globalizatu eta bertsionatuenak?

“Adarbakarra” euskaldunasunari, eta zergatik ez, gudariari, luma jarri nahian dabilen olatura batzen den proposamena da. Salbazioa, justizia, herria edota jatorria bezalako topikoak begirada kuri-feminista batetik nola zikindu, nahastu eta hondarretik berreraiki ditzakegun ikertzen duen sormen proiektua da. Eta bide batez, minak, mugak eta ospakizunak fantasia eta gordintasunetik eszenaratzekoa, performanze poetikoa eta kontzertuaren arteko emanaldian.

SORMEN PROZESUA

Maite Aizpuruaren “Esnatze basa” ipuineko “Adarbakarra” poema eta Garazi Navasen musika garaikidearen gurutzaketa da proiektuaren abiapuntua. Umorea eta olerkaritza, diziplina arteko esperimentazioa eta euskal topikoen gaineko gaurkotasunezko hausnarketak eta begiradak ikusgarri egitea dira proiektuaren ardatza, adarbakarraren munstroa erabiliz aitzakia poetiko gisa.

Antzerki musikal garaikide bat egitea zer demontre den galdetu diogu gure buruari, eta horretara jarri gara! Klasikoa, herri tradizioa eta korronte garaikideak uztartuko ditugu, errepertorioa, estetika eszenikoa, lan metodologia eta lengoaia artistikoei dagokionez. Eta bide batez, sortzeko eta adierazteko bide propioak eraikitzeari behar duen denbora eta maitasuna eskainiko diogu.

Sorkuntza: Garazi Navas eta Maite Aizpurua OlaizolaZuzendaritza artistikoa eta ekoizpena: Maite A.O.,  Infinitudrama / Kanpo begirada: Oier GuillanTestua: Maite A.O. / Musika idazketa eta soinu espazioa: Garazi Navas / Ikus entzunezko bitartekoak: Zazpi t’erdi / Laguntzaileak: Eremuak, DInamoa Sormen Gunea, Eusko IIkaskuntza, Lekuona Fabrika (Legamia).

*Lan taldea hazi egingo da eszenografia eta jantziteria, argiztapena eta koreografia aholkularitza lanetan.

DOSSIERRA
DESKARGATU 🡳