infinitudrama
Infinitudrama 2024ko abenduko egun hotz batean aipatzen da lehen aldiz bazkaloste batean, laguntasunari buruzko sormen prozesu baten bitartean. Eta hain zuzen ere, hori du ardatz konpania berri honek: harreman sareak indartu eta bide propioak jorratuz sorkuntza eta kulturarako lagunarte ireki, konprometitu eta zirikatzaileak sortzea.
Infnitudramak diziplina eta eskarmentu desberdinetako sortzaileek proiektuak aurrera eraman eta elkarlanak burutzeko arte eszenikoetako plataforma gisa funtzionatzen du. Maite Aizpurua Olaizolak gidatzen du egitasmoa eta “Promesa berdina egin diegu lagun guztiei” (2023) antzezlana izan zen lehen proposamen eszenikoa. 2025an, bi lan berri estreinatuko ditu. Alde batetik, “Promesarik txikiena”, laguntasuna ardatz duen aretorako lehen antzezlan luzea eta bestalde, “Adarbakarra” berriz Garazi Navas soinujolearekin batera sortutako kontzertu performatiboa.
Euskara besarkatu eta gertatzen ari denari adi, lengoaia artistiko garaikideak eta gaurkotasunezko begiradak jorratzen dira proiektuetan. Beti ere, umorea, esperimentazioa, probokazioa, jarrera kritikoa eta inozentzia /inozotasuna bidelagun.
maite
aizpurua
olaizola
Horman Poster eta Metrokoadroka kolektiboetan eta proiektu propioetan heldutu da batik bat sortzaile, interprete, zuzendari, interprete eta pedagogo gisa. “Erresistentzia arazo fisikoa da” (2019) izan zen bere lehen pieza eszenikoa eta orduz geroztik izaera desberdineko proiektuetan aritu da gelditu gabe.
Arte Dramatikoko Goi Mailako Tituluduna (Dantzerti), Soziologian Lizentziatua (EHU-UPV) eta Giza eta Kultur Antropologian lizentziatua (EHU-UPV). Gaztetatik gizarte mugimendu eta feminismoan aritua eta heziketa informala eta kultura parte hartzailearekin erlazionatutako proiektuetan ere egin du lan. EHAZEn proiektuen koordinatzaile gisa dabil azken urteetan. 2023an bere lehen literatura lana idatzi eta argitaratu zuen, Esnatze basa, Geuretik Sortuak egitasmoaren bekaduna izanik. Egun dantza garaikidean eta lirikan bere ikasketak zabaltzen dabil, proiektu berriak zuzendu eta ekoiztearekin batera.
2025rakin batera Infintudrama arte eszenikoetako egitasmoak bultzatzeko plataforma sortzen du, proiektuetan parte hartzen ari den jendearen bultzadarekin.
kolaboratzaileak
Proiektuetan izandako kolaboratzaile eta bidelagunak:
Garazi Navas
SOINUJOLEA
Maitane Campos
BIDEOGILEA
Idoia Beratarbide
MARRAZKILARIA
Ane Zubeldia
IDAZLEA, AKTOREA
Eider Perez
IDAZLEA
Intza Alkain
AKTOREA
Beñat Gorroño
ARGI TEKNIKARIA
Matxalen de Pedro Larrea
ANTZERKIGILEA
Edurne Azkarate
AKTOREA
Oier Guillan
ANTZERKIGILEA
Maiana Etxeberri
AKTOREA
Lara Gil Gorrotxategi
AKTOREA
Asier Renteria
SOINU DISEINATZAILEA
Paxkal Irigoyen
MUSIKARIA
Naiara Fernandez
SOINU TEKNIKARIA
Junki Mayo
ARGI TEKNIKARIA