Promesarik txikiena / 2025

SINOPSIA

Lau lagun, fikzioak elkartuta. Eszenatokia prest, dir-dir egin dezaten. Airean, elkarri inoiz egindako promesa guztiak. Ezkutuko lagun batek opari bat dakar lagun anonimoen arteko ospakizun kritiko honetara.

Publikoa eskutik helduta, edo hobeto, hatz txikitik helduta, lagun izatera jolasteko bidaiari ekingo diote aktoreek. Hasi aurretik: presta zaitez kantu eta pozerako,eta, nola ez, presta zaitez, dezepziorako.

Zein da lagun bati egin diezaiokegun promesarik txikiena?

SORMEN PROZESUA

Promesarik txikiena antzezlana zirrikitu bat da, laguntasunetik abiatuta komunitateari eta harremanei erreparatzeko saiakera poetikoa. Saiakera diogu, betirako lagun onena izateko eta, aldi berean, lagun ahaztua izateko ahalegin bat delako kontakizun hau; galdera xamurrez eta erantzun ulertezinez osatua. Finean, laguntasunaren defentsa basati bat da, eta aldi berean, elkarren kide izaten jarraitzeko gutxienekoen bilduma bat.

Gaurkotasunezko hausnarketek, poesia eszenikoak eta umore zirtoek osatzen dute koktela, antzerki musikalak eta lengoaia garaikideak lagunduta.

Ideia eta ekoizpena: InfinitudramaAktore sortzaileak: Intza Alkain, Maite Aizpurua Olaizola, Maiana Etxeberri Keufterian, Ane Garcia LopezZuzendaritza: Maite A.O, Matxalen de Pedro LarreaZuzendari laguntzailea: Edurne AzkarateTestua: Talde sortzailea, Eider PerezEszenografia: Talde sortzailea, ATX teatroaArgiztapena: Arantza FloresJantziak: Idoia BeratarbideSoinu espazioa: Asier RenteriaInfinitu tattoak abestia: Paxkal Irigoyen (konposizioa), Eider Perez (letra) / Musika kolaborazioak: Allande Etxeberri, Julen EtxeberriTeaserra: Maitane Campos, Julen Arregi Milikua, Asier Zubia / Tatuatzailea: Lexu Doyague Loiti / Argazkiak: Maitane Campos / Irudiaren diseinua: Jone Zubizarreta / Ekoizpen laguntzailea: Lara Gil Gorrotxategi / Argi teknikaria: Beñat Gorroño / Soinu teknikaria: Naiara Fernandez / Banaketa: Infinitudrama / Laguntzaileak: Azala Espazioa, Euskal Hirigune Elkargoa, Geuretik Sortuak, Berastegiko Udala, Leitzako Udala, Bastero Kulturgunea, Zumaiako Udala, Eusko Jaurlaritza

DOSSIERRA
DESKARGATU 🡳